KAIXO GUZTIOI, blog honetan hezkuntzak eta hizkuntzak duten harremana aztergai izango duzue.
MILA ESKER.

jueves, 15 de noviembre de 2012

Teknologia berriak hezkuntzan



Hik Hasi aldizkarian, 2002ko urtarrilean, 64.alean, teknologiak hezkuntzan eskaintzen dituen abantailak aipatzen ditu. Ez omen da nahikoa gizartean teknologiak daudenez eskolan ere egon behar dutela esatea. Ondorengo abantailak aipatzen dira modu laburrean:
1.-Informazio digitala: papera eta informazioa bereiztea. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat bidaltzeko segundo pare bat nahikoa da. E-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

2.-Txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

3.-Eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko.

4.-Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Helburuak: gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat edukitzea eta garrantzitsuena ikaslearen autonomia sustatzea.

Erabat ados nago artikulo honek esaten duenarekin. Bakarrik aipatu nahi dut arrazoi bat badela gizartean dagoela esatea. Jendeak erabiltzen ditu, modu honetan haurrak hezitzen ari dira eta ezin dena izan ikastola beste mundu paralelo bat bihurtzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Berria | Euskal Herria