KAIXO GUZTIOI, blog honetan hezkuntzak eta hizkuntzak duten harremana aztergai izango duzue.
MILA ESKER.

jueves, 15 de noviembre de 2012

Hizkuntzaren didaktika


1. Garrantzitsua al da ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntzako dekretuan?

Haur Hezkuntzako etapan garrantzi berezia du adierazpen moduetan trebatzen hasteak, eta, bereziki, ahozko hizkuntzak. Haurrak ingurumenarekin eta parekoekin harre­manetan aritzeak aukera ematen du haiek ingurune hurbilean integra daitezen eta pentsamendu-prozesuak gara ditzaten. Eskolek elkarrizketa egiteko aukera asko eskaini beharko dizkie haurrei; hezitzaileekin zein parekoekin elkarriz­ketan jarduteko aukera asko, hipotesiak probatu eta beren burua zuzendu dezaten. Haurren ekoizpenetan sor daitezkeen akatsak hizkuntza eraikitzeko prozesu aktiboaren seinaletzat hartu behar dira.






2. Zer ikuspegi islatzen du ahozko hizkuntzaren lanketarako? Komunikatiboa? Zergatik?

Haur Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun gara­tzen lagunduko du. Gaitasun horiek, haurrari zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komuni­katzeko gaitasunak garatzeko aukera eman behar diote. Izan ere, haur batek hitz eginez ikasten du hitz egiten.

Hizkuntzak barneko munduaren eta kanpokoaren arteko lotura dira, tresna egokia baitira errealitatea adierazteko, norberaren jokabidea arautzeko, harremanetarako, eta pentsamenduak, sentimenduak, bizipenak eta abar adi­erazteko.

Haur Hezkuntzako hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremu hauen arabera antolatuko dira:

a) Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala.
b) Ingurunearen ezagutza.
c) Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

Eremu bakoitzean proposatzen diren edukiak haurrentzat interesa eta esanahia duten jarduera globa­lizatuen bidez landuko dira. Hona hemen ahozko hizkuntzaren lanketarekin zerikusia dutenak:

Zikloa: hitzezko komunikazioa
  • Ahozko adierazpenarekiko eta norberaren hizkun­tza-ekoizpenak hobetzeko interesa eta ekimena (lexikoa, perpausak, komunztadura...).
  •  Komunikazio-trukea zuzentzen duten oinarrizko arauak erabiltzen hastea (hizketan ari denari begiratzea, txandari itxarotea, arretaz entzutea...).

Zikloa: hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea.
  • Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzu­en komunikazio-asmoak ulertzea.
  • Eguneroko testuinguruetan, informazioari, beharrei, emozioei eta nahiei dagozkien ahozko mezuak ekoiz­tea.
  • Ahozko testuak ekoiztean, gero eta egokiago erabil­tzea lexikoa eta sintaxi-egiturak, intonazioa eta ahoske­ra.
  • Eguneroko bizitzako gertakariak, kontuak eta go­rabeherak, denborari dagokionez, modu ordenatuan gogoratzea eta kontatzea.
  • Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (keinuak, tonua...) erabiltzea, igortzen diren mezuen esanahia indartzeko.
  • Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.
  • Hizketaldiak eta elkarrizketak hasteko eta haiei eus­teko estrategia egokiak erabiltzea (apelazioak, esku-har­tzeetan txandakatzea, ikusizko harremana...).
  • Ahozko hizkuntza komunikaziorako tresna gisa eta norberaren eta besteen jokabidea arautzeko laguntza gisa hartzea eta balioestea.
  • Komunikazioko ohituretan eta ohiko egoeretan atze­rriko hizkuntzan ahozko harremanetan parte hartzeko interesa izatea.

3. Egokia iruditzen al zaizu erabiltzen duen ikuspegia?

Bai. Haur hezkuntzako dekretu honek ahozko hizkuntza lantzeko dituen helburuak egokiak iruditzen zaizkigu baina xede horiek betetzeko erabiltze den metodologia askotan ez da egokiena izaten, adibidez, denbora banaketa, denbora asko ematen zaio fitxak egiteari eta gutxiago ahozko jarduerei (antzerkiak, bertsoak, esperientzien kontaketak…).

Hona hemen ahozko hizkuntza lantzeko haur hezkuntzako dekretuak finkatzen dituen helburuak:
  • Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta go­zatzeko tresna gisa erabiltzea.
  • Ahozko hizkera norberaren jokabi­dea eta bizikidetza arautzeko erabiltzea, eta horretarako garrantzitsua dela ohartzea.
  • Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea era askotariko hizkuntza-testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko.
  • Komunikazioaren aldeko jarrera erakustea, bai hizkuntza ofizialetan, bai atzerriko hizkuntzetan komu­nikatzean, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere ezagutzeko.

.Aipatu beharra dugu ahozko hizkuntzarekin batera haurrek eremu ezberdinak lantzen dituztela:
  • Arau edota balioak. Pertsona baten bizitzarako ezinbestekoak direnak, esaterako, errespetua, entzumena, ikusizko harremanak…
  • Kultura. Ahozko hizkuntzaren bitartez hizkuntzak ikasten dituzte haurrek, eta hauekin batera hauen kulturak lantzen eta barneratzen dituzte ere, adibidez, abestiak, bertsoak…
  • Hiztegia. Ahozkotasunaren bitartez haien hiztegia zabalagoa bihurtzen da, eta horrek komunikatzeko baliabide gehiago izatea dakar.
Bestetik, aipatuko dugu ikasketa guztietan zehar, haur hezkuntzako dekretuan ahozko hizkuntzari ematen zaion antzeko garrantzia ematea beharrezkoa izango litzatekeela, izan ere, guk ahozkotasunaren lanketa amaiezina den prozesu baten moduan hartzen dugu. Benetako komunikatzaile ona izateko bidea amaiezina da.

Klasean aipatutako ideiarik garrantzitsuenak:

·         Dokumentua praktikara eramatea ez da hain erraza.
·        Ikuspegi komunikatiboa ez da aurrera eramaten, haurrari ez zaio uzten protagonista izaten. 
·         Irakasleen prestakuntza nahikoa al da?
·        Dokumentu ofizial moduan egokia iruditzen zaigu, baina zer falta da hori betetzeko?
·        Zer lortu behar dugun jartzen du, baina hori lortzeko zer egin behar dugu?
·        Alde handia dago planteatzen dena eta egiten denaren artean.
·        Bakoitzak dokumentua era ezberdinean interpretatzen du.
·        Dekretua irekia izanik, aukera gehiago ematen ditu. Adibidez, lehen hezkuntzako dekretuak edukiak zehatzagoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Berria | Euskal Herria